XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA HASERRETU ZIREN ARMIARMA ETA ERBIA

Egun batean armiarmak eta erbiak mendixka baten magalean jarri zituzten beraien arteak.

Goizean goiz ea zerbait harrapatu zuten ikustera joateko zirenean, armiarmak bere semeak bildu zituen eta bakoitzari jazki berezi bat jarri zion, gero sastraka artean gorderik jarri zituen eta esan zien: - Ezer harrapatu badugu, birritan eztul egingo dut, orduan zuek irtengo zarete banan banan gauden lekura agertuz.

Armiarma eta erbia arteak zeuzkaten lekura heldu ziren, orein eder bat ikusi zuten han harrapatua.

Hil zuten eta berehala zatitzen hasi ziren.

Amaitzerakoan, armiarmak birritan eztul egin zuen.

Agertu zen seme nagusiena Gorteko mandatari gisan jantzirik.

Erbiak eta armiarmak orein zati bana eman zioten.

Geroxeago beste seme bat gerlari gisan agertu zen eta horri ere zati bana eman zioten.

Horrela agertu ziren beste semeak oreina desagertu zen arte.